2012/02/16

“GAZTIAK BAGATOZ!” EKIMENA AURKEZTUKO DUTE OIARTZUNGO GAZTEEK OTSAILAREN 25EAN

http://topatu.info/blog/2012/02/16/gaztiak-bagatoz-ekimena-aurkeztuko-dute-oiartzungo-gazteek-otsailaren-25ean/





“Otsailak 25a muga bezala hartuz, hemendik aurrera aldaketa nabaria izan behar du gure jarreretan: PENTSATU eta EGIN, inork mugarik jarri gabe!”, adierazi dute Oiartzungo gazteek. Izan ere, Kataxulo gaztetxean antolatu duten afari baten bitartez Gaztiak bagatoz! ekimena aurkeztuko dute.

Oiartzungo gazteen oharra:

Kaixo Gaztiak!
Hurrungo otsailak 25ian KATAXULO GAZTETXIAN AFAYA antolatu dugu.
Ez al dizute iruitzen gaztiak lotan gaudela?? Ez ga gure lokaletatik ateatzen, bakotxa bere kuadriyan ixten da ta ez du harremanik bere inguruko jendikin! Parranda da gure aisialdi bakarra!
Gustoa altzaudete ola??? Etzute pentsatzen zerbatte hasi ber dela itten???
Beaz, otsailak 25a muga bezela hartuaz, hemendik aurrea aldaketa nabariya izan ber du gure jarreretan. PENTSATU ta IN, iñorrek ez zaittala mugaik jarri!
Otsailak 25in beaz afaya antolatu dugu, honako hau da egitaraua:
  • 20.00etan, POTEUA Makutxo tabernatik hasita.
  • 21.30etan, AFAYA Gaztetxian (txartelak Amaxkar, Sorgin ta Makutxo tabernetan)
  • …ta ondoren! GURE ORDUA IRITSI DA! Aurkezpena.
  • JOKUAK… Ze joku izango te dia???
  • KARAOKIA ta ONDOREN MUSIKA BIKAIÑA!
ANIMATU, ETZA DAMUTUKO TA!
GAZTIAK BAGATOZ! ETZATTEZ ATZIAN GELDITTU!

No hay comentarios:

Publicar un comentario